Txakolina edan zazu ondo desfalkatzekoooo

Harrituta segitu dut falta diren lur tonen auzia. Lehenik eta behin falta den materialaren tamainagatik. Edo hobe esanda, falta den materialak sortu duen zuloa. Zulo fisikoa. Han dago. Debagoienean. Denon aurrean. Bisitagarria dela esan nahi dut, ez dago ezkutuan.

Quosque Tandem idazteko aitzakia bikaina Oteizarentzat. Atotxa zaharra Atotxako orratz-etxeraino. Hutsik.

Era berean, Zizeron bera entzuteko gogoa ematen du: « Quousque tandem, eaj, abutere patientia nostra?

 Izan ere, bazuten beste erantzun bat ematerik, ezta? “zuek arrazoi, gaizki egina dago. Nahastu ginen”. “Gaizki dago” esan baino lehen, hauek mingaina moztu. Ondo egina ta angulak atera.

Baina… Afera da jauntxo aprendiza hauek euren burua nagusitzat dutela. Eta gu adin txikikotzak. Eta menpekotzat.

Horregatik oso gaizki eramaten dute emakume bati esplikazioak eman behar izatea. Ugarteren aurrean egiten duten erredikulua hain da nabaria, nerbioak jota daudela hain da agerikoa, horren begi bistakoa da Olano dar-dar dagoela eta Goia lerdea dariola… une batez paretik kendu eta Mendoza eta Arrizabalaga jarri behar izan dituztela esplikazioak ematen. Alferrik baina. 900 miloi zuloaren aurrean Olanori “emakume hori” atera nola, Mendozari “koldarra” atera hala. Hooligan batzuk dira. Kasu honetan, holy gang. Alderdi hori Gang bat baino ez da.

Eta aldundian utzi dituzte arrastoei erreparatzea baino ez da egin behar. Bravo, Jauregi, Bidegi… Ah, inork al daki non sartu den Arzallusen semea? Kontxo… hau De Miguelekin batera, zertan eta… Txakolinarekin tranpetan. Ta aiba… Bakion ere Txakolina iruzurra…

Hori baita duten eredua, sinesten duten prozedura: publikoa pribatizatzeko Jaungoikoak eta Lege Zarrak eman die eskubide naturala. Kapitalismo gangsterileko partaideak dira. Naturala da.

Horregatik kudeaketa txarra dela edo eskuak gaztanberan dutela, hobe teoria baregarriak asmatzea. Edozer nahiago dute nagusitxo hauek, morroitzat jotzen dutenen aurrean egia aitortzea baino.

Hazi Arazi diote. (gure negozioa, zuen kontura baboak)

Pertsona helburu diote, baina gu ez gara pertsona haientzat gu gara

Rabble

Racaille

Chusma

Jendilajea. Jendilajea naizen aldetik gauza bat esan nahi dizuet. Oraindik ez al zarete ohartu gure aurrean ez zaretela uste duzue bezain fin, dotore, errespetagarri, eredugarri eta nagusi?

Begira, guk zuek ikustean zerbait duin eta zoragarria ikusten ari garela sinisten duzue. Baina egitan, guk zuek ikustean hau da ikusten duguna: De los siete que no son policías algunos son fascistas locales. Que se apoyan en el txistu cuando hacen sus negocios

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*