A quien quereis engañar?

Gipuzkoa Garailearen berri izan bezain pronto, etxera joan eta RATM-en “killing in the name” jarri dut. Baita ozen jarri ere.

Segituan, lobby hau osatzen dutenen zerrenda bilatu dut.

Han zeuden, nola ez, Probintziako futbola gobernatzen dutenak; baita Arantza Tapiaren senarra ere. Itziar Epaltza falta zen, baina hau bizkaitarra izango dela pentsatzen dut.

Gainontzeko guztiek ere antzeko bidea egin dutelakoan nago: diru publikoan hezituak.

Liberalismoa, esfortzu pertsonala, erakunde publikoen beharra ez dagoela… defendatu eta, era berean, publikoa pribatua bihurtzeko sarerik tenkatuena sortu dutenak, alegia.

Egoera larrian daude. Hau da; orain arte gure salaketak, gorrotoak,… peoien eta zaldien aurkakoak izan dira: poliziak, politiko profesionalak…

Baina, esan bezala, egoera larrian daude. Alfil eta Dorreak aurreratu dituzte. Politiko profesionalak ez dira baliogarriak ekintza honetarako, eta denis itsaso bezalako pertsonaiek plataforma hau txalotu izana komunikazio hanka sartze itzela izan da. Eta barkatu errepikatzea (Denis – Hanka Sartzea).

Gogoratzen gazteagoak ginenean? “boterea” “haiek”… kontzeptu lausoak ziren, aurpegi gabekoak. Hemen baina, gure troika, gure kasta, gure XXI. ilustratuek aurpegia dute. Bai etorri ziren lehen “gipuzkoa aurrera” labelarekin; eta Pasaian ondo baino hobeto ezagutu genituen “Jaizkibia”n. Baina orain aurpegia ematera behartu ditugu. 4 urte baino gutxiago aski izan dira itxurakeria albo batera uzteko eta DV babespean aurpegia eman dute: haserre dira, bromatzat hartu gintuzten…

Ekimen inboluziozalea, erreakzionarioa jarri dute martxan.

Jende arruntaren ausarkeria luzeegia egin zaie.

Hauek dira okurrentziak etengabe saldu dizkigutenak. Bat bera ere ez dute asmatu. Ez portua, ez trena, ez zaborra, ez aireportua, ez bidegi,… ez dute ezta 2016koa zuzenduko! Porrot itzela, oxigeno faltan.

Hau dute plan B, aurpegi atseginagoa, eredu berria. Bitartean, EAJk eta bere sukurtsal Denis Itsasok “Hazi Arazi” defendatuko dute. Argi eta garbi, hori da euren eredua. Beti ere diru publikoaren kontrola sare honen bidez bermatuta.

 

Ez al da gure ordua? Gure eredua haien aurrean jartzekoa?

Argi eta garbi esanez: azken 15 urteotan garatu duzuen eredua da porrot egin duena.. Ezin duzue orain garaileak salbatzaileak zuzendariak zaretela esanez agertu. Ez diguzue ziria sartzen. Asquerosos… Vosotros haceis la ley

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*