Etxezarreta eta Aramburutarrak (sic)

Orain dela hilabete batzuk, Espainiako Estatuko kolaboratzaile sutsuenak topatzeko 1936ko gerrara jo zuenean Etxezarreta jaunak harritu egin gintuen. Agian, ispiluak maite ez, edo, akaso, lagunen telefono zenbakirik ez bere portablean. Auskalo. Orain, berriz, harritu egin gaitu, bere artikulua Fernando Arambururen (sic) aipua egiterakoan.
Diruz lagunduko jarduera kulturala, euskal idazleen jarrera… oso gai bitxiak eta, are gehiago, xelebreak. Har dezagun, esate baterako, Jaurlaritzak euskal argitaletxeei 2011. urtean banatutako dirua (EHAAn kontsultagarri). Diru gehien jaso zutenak, Erein eta Elkarlanean izan ziren. Logikoa, ekoizpenaren bolumena eta abarri erreparatuz. Hirugarren diru laguntzarik handiena, ordea Hiriak Liburuak argitaletxeak eskuratu zuen. Alberdaniak baino gehiago, Txalapartak baino gehiago… Inork ezagutzen al du argitaletxe horren libururik? Inork ikusi al ditu hauetako libururen bat denda batean? Agian liburu gutxi baino goi mailako idazleenak dira bereak? Jo dezagun bere web gunera. Novedades atalean (elebakarra baita) haratx: Mikel Azurmendik eta Miguel Buen-ek  idatzitako liburuak, besteak beste. Kontxo, kontxo. Zeinena izango da ba argitaletxea? Orain dela gutxi arte, zeinena zen? Luis Aramburu (sic) – Altunarena. Dirutza hori banatzeko irizpidea zein izan da? Kulturala? Kalitatea? Literarioa? Ttu egiten dizuegu begian eta gainean ixilik geratzen zarete?
Zer iritzia du beste Aramburu –sic- honek diru laguntzeei buruz, Correo-n eman zuen aditzera iazko urriaren 11an. Horrela hasten zen artikulua: “Los nacionalistas son especialistas en solicitar favores y privilegios…” Etnicidad S.A. izendatu zuen artikulua. Honek ere ispilurik ez etxean? Ala benetan oso, baina oso, oso ergelak garela uste dute hauek guztiek?. Are gehiago, aipatu artikulu honek non eta Espainiako Kultura Ministerioak diruz laguntzen duen http://paralalibertad.org/  gunean irakugai dago. Nonbait, oso web kulturala, erreferentziala bai, ulertzeko zer den Espainian kultura. Eta zeintzuk dira adituak, Aramburuk (sic) esan bezala, mesede eta pribilegioak eskatzen.
Hortaz, bai: zuzen Etxezarreta lehengoan: Espainiako eta Frantziako kolaboen artean euskaldun franko zegoen – dago. Eta, gainera, bere jarrera koldarra sasi intelektualari eusteko diruz lagunduta daude. Diru-murrizketaren beldurrik gabe.

Azkenik, oso barregarria iruditzen zait norbaitek egunkari batean hau edo beste argitaratzeagatik idazletzat ala kazetaritzat bere burua jotzea. Atzo, adibidez, afaria etxean egin nuenez, sukaldaria omen naiz ni.

Kategoria: euskal hintelektualak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*