La meca del soviet rojo

Horrela hitzegiten zuten 1936. urtearen bueltan gure auzoaren gainean. Orain, berriz, Urkullu agertu zaigu, ezker abertzaleak sozialismo iraultzailea aldarrikatzen duela eta kontuz ibiltzeko. Horrekin batera, gainera, sozialismoaren porrota aipatzen dute gris kolorea distiratsu bihurtu zuen gizonak.

Batetik, barregarri suertatzen da horrelakoak entzutea, bakar bakarrik falta zaio esatea elizak erreko ditugula. Zeinen demontre izan liteke egun mezu horren hartzaile? auskalo.

Baina, bestetik, ikusirik non bizi garen, kapitalismo basatienean, non eta langileek bankuen interesak pagatzen dituzten, non eta ikutu ezin zen konstituzioa 48 ordutan aldatzen den, non eta kapitalen gaineko zergak ez, baizik eta lanaren gaineko zergak nagusi diren… zea, esango nuke kale egin duena kapitalismoa dela.

Are barregarriagoa da egoera. Izan ere, banku publikorik ez dagoen honetan (hori komunismoa izango baitzen) banku pribatuen zuloa estatuak estaltzen duen. Etekinak badaude, berriz, etekin horiek Suitzan edo gordetzen dira.

Irudituko luke, kapitalismoak porrot egin ondoren, sozialismoak, soziateteak, salbatu behar duela hura.

Hamaiko ikusteko eta entzuteko jaiok gara, bai, hamaika tontakeri gero.

Kategoria: Zaunka. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*