Txakolina edan zazu ondo desfalkatzekoooo

Harrituta segitu dut falta diren lur tonen auzia. Lehenik eta behin falta den materialaren tamainagatik. Edo hobe esanda, falta den materialak sortu duen zuloa. Zulo fisikoa. Han dago. Debagoienean. Denon aurrean. Bisitagarria dela esan nahi dut, ez dago ezkutuan.

Quosque Tandem idazteko aitzakia bikaina Oteizarentzat. Atotxa zaharra Atotxako orratz-etxeraino. Hutsik.

Era berean, Zizeron bera entzuteko gogoa ematen du: « Quousque tandem, eaj, abutere patientia nostra?

 Izan ere, bazuten beste erantzun bat ematerik, ezta? “zuek arrazoi, gaizki egina dago. Nahastu ginen”. “Gaizki dago” esan baino lehen, hauek mingaina moztu. Ondo egina ta angulak atera.

Baina… Afera da jauntxo aprendiza hauek euren burua nagusitzat dutela. Eta gu adin txikikotzak. Eta menpekotzat.

Horregatik oso gaizki eramaten dute emakume bati esplikazioak eman behar izatea. Ugarteren aurrean egiten duten erredikulua hain da nabaria, nerbioak jota daudela hain da agerikoa, horren begi bistakoa da Olano dar-dar dagoela eta Goia lerdea dariola… une batez paretik kendu eta Mendoza eta Arrizabalaga jarri behar izan dituztela esplikazioak ematen. Alferrik baina. 900 miloi zuloaren aurrean Olanori “emakume hori” atera nola, Mendozari “koldarra” atera hala. Hooligan batzuk dira. Kasu honetan, holy gang. Alderdi hori Gang bat baino ez da.

Eta aldundian utzi dituzte arrastoei erreparatzea baino ez da egin behar. Bravo, Jauregi, Bidegi… Ah, inork al daki non sartu den Arzallusen semea? Kontxo… hau De Miguelekin batera, zertan eta… Txakolinarekin tranpetan. Ta aiba… Bakion ere Txakolina iruzurra…

Hori baita duten eredua, sinesten duten prozedura: publikoa pribatizatzeko Jaungoikoak eta Lege Zarrak eman die eskubide naturala. Kapitalismo gangsterileko partaideak dira. Naturala da.

Horregatik kudeaketa txarra dela edo eskuak gaztanberan dutela, hobe teoria baregarriak asmatzea. Edozer nahiago dute nagusitxo hauek, morroitzat jotzen dutenen aurrean egia aitortzea baino.

Hazi Arazi diote. (gure negozioa, zuen kontura baboak)

Pertsona helburu diote, baina gu ez gara pertsona haientzat gu gara

Rabble

Racaille

Chusma

Jendilajea. Jendilajea naizen aldetik gauza bat esan nahi dizuet. Oraindik ez al zarete ohartu gure aurrean ez zaretela uste duzue bezain fin, dotore, errespetagarri, eredugarri eta nagusi?

Begira, guk zuek ikustean zerbait duin eta zoragarria ikusten ari garela sinisten duzue. Baina egitan, guk zuek ikustean hau da ikusten duguna: De los siete que no son policías algunos son fascistas locales. Que se apoyan en el txistu cuando hacen sus negocios

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

A quien quereis engañar?

Gipuzkoa Garailearen berri izan bezain pronto, etxera joan eta RATM-en “killing in the name” jarri dut. Baita ozen jarri ere.

Segituan, lobby hau osatzen dutenen zerrenda bilatu dut.

Han zeuden, nola ez, Probintziako futbola gobernatzen dutenak; baita Arantza Tapiaren senarra ere. Itziar Epaltza falta zen, baina hau bizkaitarra izango dela pentsatzen dut.

Gainontzeko guztiek ere antzeko bidea egin dutelakoan nago: diru publikoan hezituak.

Liberalismoa, esfortzu pertsonala, erakunde publikoen beharra ez dagoela… defendatu eta, era berean, publikoa pribatua bihurtzeko sarerik tenkatuena sortu dutenak, alegia.

Egoera larrian daude. Hau da; orain arte gure salaketak, gorrotoak,… peoien eta zaldien aurkakoak izan dira: poliziak, politiko profesionalak…

Baina, esan bezala, egoera larrian daude. Alfil eta Dorreak aurreratu dituzte. Politiko profesionalak ez dira baliogarriak ekintza honetarako, eta denis itsaso bezalako pertsonaiek plataforma hau txalotu izana komunikazio hanka sartze itzela izan da. Eta barkatu errepikatzea (Denis – Hanka Sartzea).

Gogoratzen gazteagoak ginenean? “boterea” “haiek”… kontzeptu lausoak ziren, aurpegi gabekoak. Hemen baina, gure troika, gure kasta, gure XXI. ilustratuek aurpegia dute. Bai etorri ziren lehen “gipuzkoa aurrera” labelarekin; eta Pasaian ondo baino hobeto ezagutu genituen “Jaizkibia”n. Baina orain aurpegia ematera behartu ditugu. 4 urte baino gutxiago aski izan dira itxurakeria albo batera uzteko eta DV babespean aurpegia eman dute: haserre dira, bromatzat hartu gintuzten…

Ekimen inboluziozalea, erreakzionarioa jarri dute martxan.

Jende arruntaren ausarkeria luzeegia egin zaie.

Hauek dira okurrentziak etengabe saldu dizkigutenak. Bat bera ere ez dute asmatu. Ez portua, ez trena, ez zaborra, ez aireportua, ez bidegi,… ez dute ezta 2016koa zuzenduko! Porrot itzela, oxigeno faltan.

Hau dute plan B, aurpegi atseginagoa, eredu berria. Bitartean, EAJk eta bere sukurtsal Denis Itsasok “Hazi Arazi” defendatuko dute. Argi eta garbi, hori da euren eredua. Beti ere diru publikoaren kontrola sare honen bidez bermatuta.

 

Ez al da gure ordua? Gure eredua haien aurrean jartzekoa?

Argi eta garbi esanez: azken 15 urteotan garatu duzuen eredua da porrot egin duena.. Ezin duzue orain garaileak salbatzaileak zuzendariak zaretela esanez agertu. Ez diguzue ziria sartzen. Asquerosos… Vosotros haceis la ley

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Etxezarreta eta Aramburutarrak (sic)

Orain dela hilabete batzuk, Espainiako Estatuko kolaboratzaile sutsuenak topatzeko 1936ko gerrara jo zuenean Etxezarreta jaunak harritu egin gintuen. Agian, ispiluak maite ez, edo, akaso, lagunen telefono zenbakirik ez bere portablean. Auskalo. Orain, berriz, harritu egin gaitu, bere artikulua Fernando Arambururen (sic) aipua egiterakoan.
Diruz lagunduko jarduera kulturala, euskal idazleen jarrera… oso gai bitxiak eta, are gehiago, xelebreak. Har dezagun, esate baterako, Jaurlaritzak euskal argitaletxeei 2011. urtean banatutako dirua (EHAAn kontsultagarri). Diru gehien jaso zutenak, Erein eta Elkarlanean izan ziren. Logikoa, ekoizpenaren bolumena eta abarri erreparatuz. Hirugarren diru laguntzarik handiena, ordea Hiriak Liburuak argitaletxeak eskuratu zuen. Alberdaniak baino gehiago, Txalapartak baino gehiago… Inork ezagutzen al du argitaletxe horren libururik? Inork ikusi al ditu hauetako libururen bat denda batean? Agian liburu gutxi baino goi mailako idazleenak dira bereak? Jo dezagun bere web gunera. Novedades atalean (elebakarra baita) haratx: Mikel Azurmendik eta Miguel Buen-ek  idatzitako liburuak, besteak beste. Kontxo, kontxo. Zeinena izango da ba argitaletxea? Orain dela gutxi arte, zeinena zen? Luis Aramburu (sic) – Altunarena. Dirutza hori banatzeko irizpidea zein izan da? Kulturala? Kalitatea? Literarioa? Ttu egiten dizuegu begian eta gainean ixilik geratzen zarete?
Zer iritzia du beste Aramburu –sic- honek diru laguntzeei buruz, Correo-n eman zuen aditzera iazko urriaren 11an. Horrela hasten zen artikulua: “Los nacionalistas son especialistas en solicitar favores y privilegios…” Etnicidad S.A. izendatu zuen artikulua. Honek ere ispilurik ez etxean? Ala benetan oso, baina oso, oso ergelak garela uste dute hauek guztiek?. Are gehiago, aipatu artikulu honek non eta Espainiako Kultura Ministerioak diruz laguntzen duen http://paralalibertad.org/  gunean irakugai dago. Nonbait, oso web kulturala, erreferentziala bai, ulertzeko zer den Espainian kultura. Eta zeintzuk dira adituak, Aramburuk (sic) esan bezala, mesede eta pribilegioak eskatzen.
Hortaz, bai: zuzen Etxezarreta lehengoan: Espainiako eta Frantziako kolaboen artean euskaldun franko zegoen – dago. Eta, gainera, bere jarrera koldarra sasi intelektualari eusteko diruz lagunduta daude. Diru-murrizketaren beldurrik gabe.

Azkenik, oso barregarria iruditzen zait norbaitek egunkari batean hau edo beste argitaratzeagatik idazletzat ala kazetaritzat bere burua jotzea. Atzo, adibidez, afaria etxean egin nuenez, sukaldaria omen naiz ni.

Kategoriak euskal hintelektualak | Erantzun

hau da duten onena?

El cabeza de lista del PNV al Congreso por Araba, Emilio Olabarria, ha advertido al electorado de que votar a Amaiur es “tan sólo un acto de fe” porque “carece de programa que recoja sus propuestas”. Iñigo Urkullu ha defendido que su partido es “la alternativa de confianza para Euskadi” ya que a su juicio el PSE, el PP y la izquierda abertzale “no creen en Euskadi”.
Nik uste nuen Olaberria EAJko inteligentea zela. Euskadi ez dela gure proiektua dio. Alajaina, noski ezetz.
Ez dugula programa? eta beraiek bai? kar kar kar
eta zer egingo dute berarekin? kar kar kar

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

zubia

“los abertzales van a hacer 30 años después lo que ya hicimos muchos: aceptar las reglas del juego. Iñigo Urkullu. 2011-02-07”. Olariagak gogoratu zuen lehengoan. Orain, zeharo mikaztuta eta bere onetik aterata, Egibarrek bere nagusiaren okurrentzia errepikatu du. Hain dira zinikoak, hain dute zilborrean mundua,… guk eraikitako zubia haiek dauden tokira eramaten dutela ez dute esaten ba.
Bitxia da, baina, nere irudikotz haiek dauden toki horretan ez dago ezer, basamortu bat da, denok joan gara handik, gero eta bakartuagoak daude. Jakitun dira, eta nola gainera. Ezin handik atera dabiltza, txolloa bukatu zaielakoan. Eta zuzen dira. Horregatik hasi dira mugitu nahian, mugiarazi ditugu. Horregatik, parregarria da, parregarriak dira, hara goazela esaten dutenean.
Egunotan plazaratzen ari diren inkesten inguruan osatu dituzten gezur eta trikimailuek ederki adierazten dute zein den kolaborazionista hauen beldurra. Haien egitura ustelaren amaiera da, gaurdanik haien malda behera hasi da. Negar zotinka ari dira.
Gure zubia beste nonbaitera garamatza, guk nahi dugun tokira. Guk erabakiko dugun tokira.
Horregatik mingarria da gurditikan tiraka joan beharko dutenak galdera erretorikoak egiten ikustea. Zuek jada zubia pasa duzutela esan nahi baduzue, hasi ba lanean, hasi ba eraikitzen. Gu, kamutsak garenok, galdera erretorikoak egiteko tenorea ez dugunok pasako gara, pasa nahi dugu. Zuen atzetik goaz? lasai, hasi zuek, berdin eskertuko dizuegu.
Zalantzak dituzuela. Zein zalantza baina? Zertara goazen? Komeni zaiguna egitera, zertara bestela? komeni zaiguna, komeni zaigunean, komeni zaigulako. Madrilera joatea ez da helburu bat, tresna bat da. Agertzeko tresna bat, gure burua neurtzeko tresna bat, erreferente sendo bat finkatzeko.

Hara joanda ez ditugula gure proiektuak mamitzen? hasi ba ekiten. Hori zen-eta Batasunaren sorreraren gakoa, nork berea egitea, edozein bitarteko erabiltzen. Sistemak parte hartzen uzten gaituelako sistemaren parte garela? bo, hori hala balitz ezingo genuke ezta arnasa hartu, egiten dugun guztia sistemaren barruan dago. Gure arrakasta parte hartu ahal izatean datza, eta sistemak onartzen ez duen bozka ematea. Errore bat gara errekuentoan; sistema espainola eta frantsesaren ikuspuntutik “gaizki” bozkatzen ari gara. Hortaz, ondo ari gara. Madrilen agertzeagatik ez gara espainolagoak edo frantsesagoak. Gure izaera ez dago horren baitan. Horregatik parte har dezakegu zirko horretan, guretzat tresna delako.
Etsaiak badaki, negozio del partido vascokoek ere bai.
Ahalik eta hautetsi gehien, ahalik eta bozka gehin, orduan eta urrutiago eramango gaitu zubi horrek. Ez Madrilen egongo garelako, noski ezetz. Gure indarraren erakustaldia izango delako.
Zubi horren harriak bilatu zituztenek, Imanolek, Soniak, Joxeanek… ez dute zalantzarik, nahiz eta Erromako zubiaren beste aldera ezin pasa dauden orain.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

La meca del soviet rojo

Horrela hitzegiten zuten 1936. urtearen bueltan gure auzoaren gainean. Orain, berriz, Urkullu agertu zaigu, ezker abertzaleak sozialismo iraultzailea aldarrikatzen duela eta kontuz ibiltzeko. Horrekin batera, gainera, sozialismoaren porrota aipatzen dute gris kolorea distiratsu bihurtu zuen gizonak.

Batetik, barregarri suertatzen da horrelakoak entzutea, bakar bakarrik falta zaio esatea elizak erreko ditugula. Zeinen demontre izan liteke egun mezu horren hartzaile? auskalo.

Baina, bestetik, ikusirik non bizi garen, kapitalismo basatienean, non eta langileek bankuen interesak pagatzen dituzten, non eta ikutu ezin zen konstituzioa 48 ordutan aldatzen den, non eta kapitalen gaineko zergak ez, baizik eta lanaren gaineko zergak nagusi diren… zea, esango nuke kale egin duena kapitalismoa dela.

Are barregarriagoa da egoera. Izan ere, banku publikorik ez dagoen honetan (hori komunismoa izango baitzen) banku pribatuen zuloa estatuak estaltzen duen. Etekinak badaude, berriz, etekin horiek Suitzan edo gordetzen dira.

Irudituko luke, kapitalismoak porrot egin ondoren, sozialismoak, soziateteak, salbatu behar duela hura.

Hamaiko ikusteko eta entzuteko jaiok gara, bai, hamaika tontakeri gero.

Kategoriak Zaunka | Erantzun

R-Lato

“ya «no hay excusas» para no lograr un nuevo consenso que «actualice» la voluntad ciudadana”.

Ergelkeriz ergelkeri astebete luze hau pasa dugu. 30 urtez idatzi duten fikzioan beste lerro bat eskaini digute jaungoiko eta lege zaharraren adoratzaile autodenominatu hauek Nonbait gauza bat ahantzi dute: gu han izan ginela, guk hura guztia pairatu genuela; euren “etorbide” politikoa gure gainean eraiki dutela.

Horregatik ez gaitu harritzen orainaldia gezurrez estalita topatzen segitzeak. Jada ez dago aitzikirik esaten dutenean, lehen aitzikia zegoela esan nahi dute; aitzakia zegoelako ezin zela borondatea gauzatu, nahiz eta haiek horrelakoetan jardun. Zinismo halangoa! lehen etzegoena borondatea zen; zuek etzenuten inolako borondaterik eguneratzeko, aldatzeko, egokitzeko, jarduteko. Zuen borondate bakarra zegoenari eustea, zegoena egonkortzea eta, batez ere, zegoena behin-betikoa zela eta onena zela aldarrikatzea izan da. Eta horretarako zuen ekinbide bakarra gu suntsitzea, iraintzea, isolatzea eta akatzea izan da.

Zatozte orain zuek hura etzenutela nahi esanez, zatozte anibal atutxa leckter zuetariko bat etzela esaten, zatozte orain  bakea behar dugu dioen iraina balkoitik kentzera.

Zuen trena joan zen, eta oraindik etzarete enterau.

Kategoriak Zaunka | Erantzun